top of page

Eguzki Etxea 11 plaza + 4

Beheko solairuan:
Gas-sukaldea, hozkailua eta sukaldeko tresneria
(ez irabiagailua, mikrouhin-labea edo txigorgailua).
Egongela ederra du, tximiniarekin, dutxaz hornitutako komuna,
eta kanpoaldean portxe zabala, barbakoarekin.
Pellet berogailua ere badu, hilabete hotzetan goxo-goxo egoteko.

Lehen solairuan:
Gela bat: 2 oherekin (90 cm)
Gela bat: 1,50 m-ko ohe bikoitz batekin + 3 ohe (90 cm)
Eta espazio irekin bat, 4 oherekin (90 cm).

Ohe guztietarako edredoi nordikoak daude,
baita konketako toallak eta dutxako alfonbrak ere.
Izarak eta toallak norberak ekarri edo kanpinean alokatu daitezke.


Alokairua:
Izarak 6 € - Toallak 3 € - Sehaska doan.
Adeitasun komun paper biribilkia, gehiago nahi bada 1 € biribilkiko.
Adeitasun egur saskia
Egur-saski gehigarria: 10 €

Egonaldiaren prezioa:
Gutxieneko prezioa gau bakoitzeko: 275 € (etxe osoa)
Goi denboraldian (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra): 330 € (etxe osoa)

EGONALDI MINIMOA goi denboraldian, 3 gau (uztailaren 1etik abuztuaren 31ra)


Gehieneko plazak: 11
(edo 15, baldin eta erantsita duen Ilargi txokoan dauden 4 plazekin konbinatzen bada. Helduak 25€/gaua eta umeak 15€/gaua).
Maskota: 6 €/gaua. Hori bai, debekatua du sofa, ohea edo mantak erabiltzea.

Energia berriztagarriez hornitzen garenez,
entxufeetako potentzia maximoa 2 amp da.

Beraz, ezinezkoa da norberaren etxetresna elektrikoak erabiltzea.
Mugikorra edo antzekoa bai.

bottom of page